XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aro artan izen bera ematen bait zieten, dakusazunez, Oiartzun uriari eta inguruko lurraldeari.

OEASONEM (akusatibu-eran). OLARSO, Plinio'k, K. O. I mendean.

(L ori badaiteke, berridazleek gaizki jasotako i bat izatea).

Geroxeago eman zitzaizkion izenak ditugu onako auek: EASO, Molecio'k; IARSON, Marcelo Capela'k; OIARZU, III Zelestin Aitasantuak.

Garrantzi aundiko uria ta lurraldea izan ziran Oiartzun aiek erromatarrentzat, Tarragona'tik, ots Ispani'n zuten uririk aundienetik Oiartzun'era bide bereizi bat egiteraiño iritxi bait ziran.

Zerbaitetan yayoak izan ba'ziran erromatarrak, bidegintzan izan ziran yayoak eta trebeak.

Baiñan egiazko eta benetako arrazoi mardul bat gabe ez zuten, mendi gogorrak-zear ainbeste lan neke ta diru kosta bear zuan biderik egiten.

Non zegoan Oiartzun'en garrantzi orren sustraia? Arditurri'ko meatzetan.

Eta meatz oietatik ateratzen zuten zillardun berunean.

Oiartzun'go Aia-Arri izeneko mendien maldan daude meatz oiek.

Ez dira, ez orixe, txantxetako gauza.

16 kilometro bai bait dituzte, 16 kilometro! meatz oien arpeko bideek, eta 200 urte ta 600 meatzarien lana bear izan bait ziran arri gogorrean 16 kilometroko bide oiek zulatzeko.

Bi kai zituan erromateko Oiartzun'ek berun-zillarrak mundura bidaltzeko: Pasai, eta, Bidasoa'ren agoan, Txingudi.

Baiñan, bi arkaitzen artean Pasai'ko sarrera extu medarra gaur bezain arriskutsua bait zan orduan ere, Txingudi'tik egiten zan Oiartzun'go meakien itxasoraketa.

Ori adierazten dute beintzat an aurkitu diran erromateko oroigailluek.

Gauzak orrela, naitanaiez egon bear zuan Oiartzun'en Erroma'ko gudaroztearen lejioetako cohors edo batalloi bat.

Bai beintzat gutxienez zenturia edo kompañi bat.

Erromateko oroigailluetan, arrigarrienak, orain urte batzuk Irun'en aurkitutako 106 pitxarrak ditugu: sutan erreak izan ondorean ildakoen errautsak gordetzeko erromatarrek erabiltzen zituzten pitxarrak.

Lur egosiz egindakoak, Oiartzun'go auek.

Eta, bat, besteak baiño aundiagoa ederragoa ta apaiñagoa.